jueves, 15 de enero de 2009

KIROLTELEBISTA



Kirol Telebista kanalak, mogulus internet bidezko telebista sarearen barne, kirolei buruz jarduten du. Kanal honen asmoa, munduan zehar, askotarikoak diren kirol ezberdinak ezagutzera ematea litzateke. Telebista kanal honen sormenean parte hartu dugunok Gorka Cantera, Markel Arrayago, Gorka Henares eta Ander Fernandez gara.



Programazio gisa, Arrisku kirolak deritzaien kirol ezberdinen bideoak jaso ditugu (00:00:00 - 03:30:53) ikuslegoari erakusteko. Honetaz gain, Herri Kirolak (03:30:53 - 06:31:55), Tenisa (06:31:55 - 09:18:26)eta saskibaloia (09:18:26 - 12:00:00) ere landu ditugu. On Demand Programazioari dagokionez, gure produkzio propioko kanalerako ongi etorria, eta programa bakoitzaren aurkezpena ekoiztu ditugu.

jueves, 11 de diciembre de 2008

miƩrcoles, 29 de octubre de 2008

ORRIALDEEN TOP7-A

Youtube: bideo plataformarik famatuena interneten eta bideo kopuru altuena duena ere. Mota guztietako bideoak aurki daitezke eta gainera oso modu errazean zure bideoak jarri ahal dituzu, nahiz eta informatika gutxi jakinda.

Daily motion: youtube antzeko orria daukagu www.dailymotion.com/es. Baina, youtube-rekin diferentzia batzuk dauzka: alde batetik, bideo guztiak kategorietan sailkaturik daude bilatzeko erraztasun handiagoa lortuz eta sailkapen egokiagoa emanez eta gainera, bideoak profesionalagoak dira (ez da gertatzen youtube-n bezala, denetarik dagoela. Orrialde honetan kalitate gehiagoko bideoak aurki daitezke). Hau fama gutxiago daukalako gertatzen da, baina, fama txikiago horren eraginez, bideo gutxiago daude ere.

www.reggaeradio.net: interneten bidez reggae irrati bakarretariko bat. Hego amerikatik emititzen dute eta Europan beraien seinalea jasotzeko eragozpen handiak daude, baina, oso famatua da reggae entzule espainiarren artean. Mota askotariko reggaea transmititzen dute, baiana gehien bat, gaztelaniaz abezturikoa.

www.reggae-news.net: reggaearen munduan gertatzen diren albisteei buruz informatzeko bide fidagarria. Orrialde honen produkzioa Bartzelonatik etortzen denez, Espainia osoko musikaren berriak eta kontzertu guztien berri izateko modu bakarra suertatzen da musika mota honen zaleentzako.

www.vixy.net: youtube-ko bideoak (.flv artxiboak, hain zuzen) jaisteko orrialdea da. Gainera, bideoaren soinua bakarrik jaisteko aukera ematen dizu. Aukera honekin, aurkitzen ez duzun abestiak youtube-ko bideoklipetatik jaisteko aukera ematen dizu, erraztasun handiak emanez.

www.mogulus.com: telebista kate propioak eta independenteak sortzeko orrialdea. Eragozpen gutxirekin, zure kate propioa programazio propioarekin egin ahal duzu eta gainera zuzenean transmititzeko aukera ematen dizu.

www.war4.org: espainiako underground hip hop taldeak bere maketak kaleratzeko aukera ematen duen orrialdea da. Oso famatua da hip hop-aren munduan eta jende guztia bisitatzen du orrialde hori. Horregatik, espainiako talderik famatuenak orrialde honetan kaleratu zituzten haien maketak: sfdk, violadores del verso, nach…